Bakarkako terapiak
Ebaluazioa
Diagnosia eta prebentzioa ezartzeko, azterketa sakona egiten dugu, hainbat errejistro eta galdeketa erabiliz, eta guzti hau haur/nerabeari, eta guraso eta irakassleei egindako elkarrizketekin osatzen da. Ondoren, bildutako informazioa aurkezteko saioa egiten da.
Tratamendua
Bitartekotza pazientearen arazoaren eta beharren araberakoa izango da. Saioak astero edo hamabost egunean behin egingo dira, beharraren arabera. Tratamenduan zehar, haur edo nerabearen hezitzaileei, gurasoei zein irakasleei jarraibideak emango zaizkie.
Guraso eta irakasleentzat jokaera jarraibideak
Haurrak oso txikiak direnean edo beste edozer dela eta adingabearekin bitartekotza egin ezin denean, jokaera jarraibideak emango zaizkie hezitzaleei.
Bizi izan dituzten egoerak kudeatu ahal izateko eta ikastean eragin dezaketen arazoei buruzko aholkua ematen dugu. Halaber, eskolako arduradunei bitartekotza programen berri ematen diegu: prebentzioa, garapenerako, programa terapeutikoak, edo akademia-orientabidean oinarrituak.
Talde-terapiak
Antzeko arazoa duten haur/nerabeei zuzendutako terapiak dira. Asteroko edo hamabost egunez behingo saioak egiten dira.